![]() |
Berria FMAuthor: Berria
Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariek gidatzen dute Berria FM podcasta. Hamabostean behin, aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak jantzita. Language: eu Genres: Daily News, News Contact email: Get it Feed URL: Get it iTunes ID: Get it |
Listen Now...
Espaloian txaloka nahi lituzkete andreak
Tuesday, 23 June, 2026
1996an lehertu zen alardeen gatazkaren muina, emakumeen parte hartzearekin loturikoa. Irunen ekainean, eta Hondarribian irailean, emakumeek urte hartan egin zuten, lehenbiziko aldiz, desfilean sartzeko ahalegina. Ez zuten lortu. Eta zera jaso zuten bueltan: biolentzia. Zauria borroka bihurtuta, 30 urte egin dituzte ordutik espaloitik erdigunera bidea urratzen; baina, oraindik, andreei gizonen gisara festaren parte izatea eragozten dieten alarde baztertzaileak dira nagusi bi hirietan. Noren babesarekin? Noiz arte? Bada bide orririk? Maite Asensio Lozano izan dugu solaskide, eta harekin agurtu dugu Berria FMren denboraldia. Azkena dugu hau, entzule.






